XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURMENA -7
Krisi garaian langile askok heldu dio bere lanpostuari eusteko bide bezala kooperatibak osatzeari, eta honek, enpleguari dagokionez autodefentsa gisako fenomeno bat dirudi.

Langile kopuru horren jokabide hori ez dute apoiatzen kreditu entitateek behar dituzten laguntzak eta erraztasunak eskainiz.

Badirudi hemen sozietate anonimoak nahiago dituztela beren diruak inbertitzeko kooperatibak baino eta marjinazio hori ezkutatu dadin Kooperatiba lege berriak eskaini behar ditu zenbait garantia.

Esaten denaren exenplurako, Langile Kooperatiben Elkarteak (LKE) emandako datuen arabera ikus daiteke Espainian 12.000 kooperatiba besterik ez direla funtzionamenduan, errejistratuak 26.000 direnean, hau da 14.000 kooperatiba inguru direla ezin bizirik itxi direnak edo irekitzerik izan ez dutenak.

Funtzionatzen duten 12.000 horietatik 7.000 lan-elkarte bezala eratuak dira, nekazal kooperatiba bezala berriz 3.000.

Hauetan sartzen dira modu desberdineko elkarteak, hau da, lur-elkartuen bidez batzu, prezio edo merkataritza mailan besteak.

Etxebizitza eta kontsumo arloan direnek osatzen dituzte beste 2.000.

LKEren datuen arabera kontsumokoak dira gehien funtzionatzen dutenak, ehuneko 80k aurrera egiten dutelarik momentu honetan.

Estatu guztiko 3.000 nekazal kooperatiba horietatik gehienak Andaluzian dira, batzutan lur elkartuen bidez, besteetan prezio edo ongarri mailan bakarrik.

Badira kasuak Andaluzian, Holandan emigrante izandako andaluziar nekazariez handik etortzean eratu dituzten kooperatibenak.

Hauetako batek Cadizko probintzian hogeita gehiago familiak eratu dutenak, 250 hektarea okupatzen ditu eta algodoia, garia, erremolatxa eta patata ereiten dituzte bertan.

IRYDAren laguntzaz baliatu dira behar zituzten kreditu eta beste laguntzak eskuratzeko.

Kasu honetan badira zenbait akordio Holandako Enplegu erakundea eta IRYDAren artean nekazal kooperatibistei subentzioen emateko.

Kasu honetan ia presupostu osoa mailebu eta subentzioen artean kubritu dute emigraziotik itzulitako andaluziar nekazariek.

Bestalde Langile Kooperatiben Elkarteko presidentearen iritziz, iazko urtean enplegua sortu sektore bakarretako bat kooperatibena da.

Baina, kooperatibek irekitako bide honi laguntzen ez bazaio, direnak indartuz eta berriak eraikitzeko oinarriak asentatuz, ondorio txarrak etorriko dira epe motzera.

Hauen beharren artean nagusienak, kideen heziketa lana, zuzendaritza egokitzea, finantzabide egoki batzuk eskuratu ahal izatea eta aurrera eraman daitezkeela ikusten den proiektu guztiei administrazioaren aldetik behar duten apoioa ematea.

Neurri hauekin batera desenpleguan diren langileak beren soldata ordaina kooperatibetan inbertitu ahal dezaten posible egitea, kooperatibistek preferentzia izan dezatela subastak ateratzen direnean eta Aurrezki Kutxekiko kreditu bide bereziak ireki daitezela eskatzen du LKEko presidenteak.

Desenpleguko subsidioa kobratu ahal izatea ere beharrezko ikusten da kooperatibetako langileentzat eskubide bezala.

J. L. EGIA. La Voz de Euskadi 83-VI-22.